Comisiones Obreras

ESKUBIDE GEHIAGO, LORPEN GEHIAGO GEHIAGO NAHI DUGU

Enpleguaren alde egiten dugu lan, lan baldintza hobeak, soldata hobeak eta eskubide berrien alde

bat egin nahi dut

ZER GARA

Milioi bat afiliatu gara, bat egitea eta antolatzea erabaki dugu, gure interesak, lanekoak zein sozialak, era kolektiboan defendatzeko. Gure historian zehar, eta Langile Komisioetan antolatu diren langile anonimo askoren borrokari esker, gaur egun ezinbestekotzat jotzen ditugun eskubide eta askatasunetan aurrera egitea lortu dugu, gure demokrazia indartzen dute, eta egunez egun eskubide berriak lortzen jarraitzen dugu.

Langile batek gure laguntza behar duen tokian, han egongo gara dudarik gabe Langile Komisioak.

ZER EGITEN DUGU

Zure eskubideak babesten ditugu

Langile Komisioak sindikatuak zure eskubideak negoziatzen ditu, zure lan egoera edozein dela ere, lana eduki edo ez, sektore guztietan, publiko zein pribatuan.

Enpresetan gure ordezkaritza izango duzu, baita hitzarmenen negoziazio mahaietan eta Gobernuarekin gizarte elkarrizketan. Soldatak erreklamatzetik pentsioen lan erreformaraino, langile moduan zure interesak hobekien defendatuko dituen erakundea gara.

Aholkatu eta defendatuko zaitugu

Gure jatorria, beste batzuen artean, demokraziaren hastapenetan langileak aholkatu eta babestu zituzten abokatu laboralistekin lotuta dago.

Gaur egun, CCOOren zerbitzu juridikoak dira oraindik ere edozein pertsonak izan dezakeen bermerik handiena bere eskubideak ahalik eta ondoen defendatuko direla ziurtatzeko.

Langile guztien ordezkari gara

Klase sindikatua gara. Ez gara sektore bakar batetara, enpresa bakarrera edo lurralde bakar batetara mugatzen, hori da gure indarra.

Langile Komisioak sindikatuak langile guztiak babesten ditu era solidarioan. Eta hori egiteko gai gara estatu mailan ordezkaritza sindikal gehien dugun erakundea garelako. Horri esker, langile guztien lan baldintzak negoziatzeko gai gara, lan egiten duten lekuan lan egiten dutela.

NOLA EGITEN DUGU

Gure afiliazioari esker. Duda izpirik gabe. Bere kuota sindikalarekin laguntzen duten pertsonak gabe gure lorpenak ezinezkoak lirateke. 

Gure jarduera guztia, hedapen-taldeen ekintza sindikaletik hasi eta zerbitzu juridikoetaraino, baita legediak ezartzen digun funtzio konstituzionala ere, hilero hilero, milioi bat langilek ematen dugun kuota sindikalean oinarritzen da. Zure egoeraren arabera dauden kuota desberdinak kontsulta ditzakezu.

Horrela, gure erakundearen ekintza erabat askea eta autonomoa izango dela bermatzen dugu, ez gaude diru-laguntzen eta kanpoko eragileen menpe. Gure interes bakarra gure lankideak defendatzea da.

CCOO GEHIAGO

Erakunde sindikal nagusia gara, kasu askori eman diegu erantzuna, hainbat eta hainbat negoziazio konpondu eta gaur egun ukaezinak iruditzen zaizkigun eskubideak lortu.

Baina gehiago behar dugu. Eskubide gehiago, sodatak, babes handiagoa, berdintasuna. Eplegu gehiago eta hobea, eta horretarako Langile Komisio gehiago nahi dugu.

ESTALDURA

HANDIAGOA

Asko dira CCOOk egunero zalantzak argitzeko eta lankideei aholkuak emateko egiten dituen kontsultak, hala ere, jakin badakigu kasu batzuetara ez garela iristen. Horietara guztietara iritsi nahi dugu, gure estalduraren irismena ahalik eta langile gehienengana zabaldu.

ESKUBIDE

GEHIAGO

COVID-aren krisi pandemikoa kolpe latza izan da gizartearentzat eta lan merkatuarentzat, eta gure ekintzari esker, enplegua eta langileak babestu dituen irtenbide bat lortu dugu. Orain aurrera egiten jarraitzeko garaia da, eskubide gehiago eskuratzeko. Lan arloko akordioak edo lanbide arteko gutxieneko soldataren igoera aurrerapen esanguratsuak izan dira, baina gehiago nahi dugu, justizia sozialagatik eta ekitate ekonomikoagatik.

AUTONOMIA

GEHIAGO

Gureentzat egiten dugu lan, langileentzat. Ez zaiteztela mareatu: sindikatuaren finantzazioaren %85 afiliazioaren kuota sindikaletik dator. Afiliazioak egiten duen ekarpenarekin, modu solidarioan jartzen ditugu langile guztien eskura zerbitzu juridikoak eta ekintza sindikala. Ez gaude inoren menpe, gure lana gure afiliazioari zor diogu, eta horrela izaten jarraitzea nahi dugu.

EKINTZA

GEHIAGO

Jakin badakigu eskubideak ez direla oparia, eta afiliazioaren ekintza sindikalak eta lantokietako ordezkaritza sindikalak lortzen dituztela aurrerapen eta lorpenak langile mugimendua eraikiz. Oraindik lorpen asko dugu aurretik, eskubide asko, eta horien alde borrokatzen jarraituko dugu, babesa behar dugu.

Antolatu eta borrokatu Langile Komisioetan.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Configurar y más información
Privacidad